SAGARDI EUSKAL SUKALDARIAK
Kalitatezko produktuarekiko miresmena eta soiltasuna dira sukaldean jarduteko gure arau nagusienetakoak. Gure sukaldariek asko zaintzen dute produktua, errespetatu, eta gutxi ukitzen dute. Produktuan oinarritutako sukaldaritza eskaintzen dugu guk, alderdi guztiak kontu handiz zainduz. Mahai bat, besteekin partekatzeko eta betiko sukaldaritzaz gozatzeko. Gure kartan Euskal Herriko baratze, baserri eta kostako produktu onenak aurkituko dituzue, produktu fresko eta era askotakoak, errespetu eta sentsibilitate handiz landuak haien zapore eta testurarik onena ateratzeko, gure herriko ardo eta sagardorik onenez lagunduta beti.
Urte-sasoiko produktuak
Gure karta sasoiko produkturik onenekin osatzen da, zapore guztia duten plater tradizionalekin. Geure ortuko barazkiak, nekazaritza ekologikoan haziak, euskal marmitakoa bezalako plater klasikoak koilaraz jateko, bakailao ezinbestekoa, parrillan, frijituta edo gisatuta, eta Kepa Loidi euskal txerriki-egile maisuaren odolki harrigarria.
Ezin dituzu galdu SAGARDIren klasikoak ere, hala nola Matoshinos Merkatuko arrain basatia parrillan edo gure ikur nagusia den txuletoia, Trás-os-Montes ingurutik ekarritako behikiarena.